“ATCORE”, EUSKADIKO BIRIKA ETA BIHOTZ TRANSPLANTATU ETA GAIXOEN ELKARTEAK ANTOLATURIKO V. ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA 

 

OINARRIAK

 

1.- GAIA: “BIZITZA”

 

Kontzeptua hain abstraktua izanda, beti izan da zaila bizitza zer den definitzea (latinez vita). Bizitza formulazio ezberdinen bitartez uler daiteke. Hau da,  definizio bakar eta unibertsal batekin definitu beharrik ez dagoen kontzeptu horietako bat da. Adibidez, badira bizitza izaki-bizidunak kategorizatzen dituen ezinbesteko barne-baldintza bat dela esaten dutenak; beste batzuentzako, jaiotzaren eta heriotzaren tarteko egoera da.

Bizitzak jaiotzeko, hazteko, ugaltzeko eta hiltzeko gaitasunak inplikatzen ditu, eta ondoz-ondoko belaunaldietan, eboluzionatzekoa.

Zuzenean edo zeharka existentziarekin loturiko gizakiaren eta bere inguruarekin erlazionatutako kontzeptuak hartzen ditu bere baitan.

 

Edizio honetan edozein giza-egoerari, animaliari edo landareri atera dakioke argazkia, bizitza jardunaldi unibertsal ororen oinarri bezala planteatuz.

 

 

2.- PARTEHARTZAILEAK

 

Lehiaketa hau Espainian bizi den eta parte hartu nahi duen edozein argazkilaritza-zaleri zuzendua dago.

 

3.- IZEN-EMATEA

Guztiz doakoa. Gehienez bi argazkirekin lehiatu ahal izango da (Zuri-beltzean edo koloretan). Argitaragabeak izan behar dute beti, eta beste lehiaketaren batean saririk jaso gabeak. Argazkiak atcore.euskadi@gmail.com helbidera bakarrik igorri daitezke, egilea zuzen identifika ahal izateko adina datu pertsonal gehituta. Gutxienez: izen-abizenak, telefonoa, NAN edo pasaporte zenbakia, eta posible bada helbide elektroniko bat.

 

Argazki irabazlearen exekuzio teknikoak bere tonalitateen aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, Atcore elkarteak aldaketa hori inposatu ahal izango du. Halaber, argazki irabazlearen egileak obra euskarri digitalean (KD) eman beharko du adostua izango den inprimatzeko tamainan.

 

4.- ENTREGA EPEA

 

2011ko abuztuaren 20ko 20:00ak bitarte esandako helbide elektronikora bidalitako lan guztiak onartuko dira.

 

5.- BALDINTZA TEKNIKOAK

Argazkiaren tamaina lehiaketara aurkezteko behin behineko tamainara egokitu beharko da, baina antolakuntzak ondorengo erakusketarako formatua aldatzeko eskubidea izango du. Edonola ere, dagokion inprenta sistemen erreprodukziorako kamerak duen bereizmen maximoa mantenduko da. Artxiboen luzapenak jpg edo tif izan behar du derrigorrez. Lehiaketa bukatuta, egileak erreprodukzioa egokiena izan dadin, adostuko den artxiboa entregatu beharko du.

 

Ez dira digitalki a posteriori aldatutako edo argazki ezberdinekin osatutako muntaiak onartuko.

 

6.- AURKEZPENA

 

Argazki-artxiboa 3. Oinarrian esandako helbide elektronikoaren bitartez bakarrik aurkeztu ahal izango da. Ez da postaz ATCOREren egoitza ezberdinetara bidalitako KD edo inprimatutako argazkirik onartuko.

 

7.- SARIAK

 

1.- 1.000 €                  2.- 600 €                     3.- 300 €

 

Derrigorrezkoa izango da egilea edo egileak bidalitako eskuordeturen bat sari banaketara joatea. Sari banaketara joan ezean, saria ATCOREri itzuliko zaio bere ekintza programaren garapenerako.

 

8.- ESKUBIDEAK

Saritutako obra guztiak “ATCORE”, EUSKADIKO BIRIKA ETA BIHOTZ TRANSPLANTATU ETA GAIXOEN ELKARTEAren jabetza izango dira. Saritutako lanekin eta epaimahaiak aukeratutakoekin erakusketa publiko bat burutuko da komunikabideetan behar den bezala berria zabalduz.

 

Saritutako lanak Atcore Elkartearen jabetza bihurtuko dira, egileak erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoari loturiko esplotazio eskubide guztiak Elkarteari ematen dizkiolarik. Eskubide hauek guztiak Elkartearen alde eta modu esklusiboan emango zaizkio. Berariaz sartzen da eskubide horien artean obren on-line emisio eta transmisioa eta sare digital elkarreragileetan eskuragarri jartzea, Internet kasu.

 

Lehiakideek, lehiaketan parte hartzearekin, ezarritako baldintza guztiak onartzen dituzte, eta haien menpe geratzen da.

 

9.- EPAIMAHAIA

Atcoreko kideek eta argazkilaritzan adituek osatua. Ebazpena apelaezina izango da eta 2011ko Irailean jakinaraziko da.

 

Deialdi honetan sortu edo planteatu daitezkeen auzi edo kontu guztien ebazpena Atcore Euskadi Elkartearen esku geratzen da.